XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Logika horretan hizkuntzen erabilpenaren alderdi pastorala gero eta argiago ager zitekeen, garaiko zalantzen artean, nahiz eta hizkuntzen eliz erabilerak kristau elizen arteko eztabaidakizun bilakatu ziren XVI.ean, eta berorri buruz bakoitzak bere esperientzia eta interesetatik hitz egiten zuen.

Protestantismoak ekarritako Bibli itzulpenen arrakastak susmoak baizik ezin zitzakeen hainbat buru-bihotz kontrarreformistetan sortu, eta Trenton Pacheco kardinalaren teologo zen Alfonso de Castro-k oso argi azalduta utzi zuen hori.

Herritarren heziketa eta alfabetatze biblikoen bidea orduan ito arazi zen, Kontrarreformaren segurtasun-beharrez.

Luku Kontziliora iritsi zenerako (1546-05-28), juxtu, herri-hizkuntzen Elizako erabilpenarekin zerikusia izan zuen eztabaida handia (itzulpen biblikoetara mugatua) igarota zen (1546ko martxo-apiriletan), baina haren oihartzunak bizirik egon behar zuen inondik ere, han ondoan zuen gotzain-talde lagunaren barnean batik bat.

Bibliaren erabilerarako hizkuntz joku-arau orokorrenak, ba, emanda eta berretsita aurkitu zituen Lukuk Trenton (gero, Luku hil ondoren, Liturgiarena 1562an arautuko zen batez ere): italiera edo gaztelania bezalako hizkuntza ofizialagoetarako balio zuten arauak ziren haiek, eta gurea bezalako mintzaira saihestuagoetarako zer esanik ez.

Bibliarekiko horren ondoren, prediku-katekesien eremua geratu zen herri-hizkuntzetarako libre eta aske.

Horrela, ba, euskarazko prediku-katekesien beharrizana, Trentotik itzultzean, areagotu baizik ez zen egin Gotzainaren baitan: Bibliak eta Liturgiak, praxi katolikoan, latinez segitu behar baldin bazuten, beste eremuetan katekesi, prediku, jaiera pribatuetan... are premiazkoagoa zen herri-hizkuntzei, guztiei, leku ematea.

San Ignaziori idatzi zizkion eskutitzetako ia denak Trentotik izkiriatuak dira (eskura ditugunen artean, noski), eta zazpi bederen, 1551koak. Kontzilioaren azken hilabeteetan, San Ignaziorekiko harremanak bizkortu egin zituen Lukuk; esan bezala, Trenton josulagunei eman nahi zien laguntza eskainiz, Euskal Herrirako Lagundiko indar euskaldunak biltzeko asmoz, eta batez ere vascongados hitzez izendatzen zituen euskaldunen mesedetan

Bost urte t'erdi lehenago esandakoak errepikatu zizkion Loiolakoari, 1551ko urtarrilaren 31n idatzitakoan, ostera ere sorterritarrekin